Eskola Laguntzako ikastaroak ikastaroak

Eskola-laguntzako klaseak klase partikular gisa prestatuta daude, ikasle bakoitzarentzat, nahiz eta talde txiki baten barruan egon. Irakaslea ikasle guztiekin egotean da, eta arreta berezia eskaintzen die ikasle bakoitzaren beharrei.

Oso arreta pertsonalizatua ematen da, eta etengabeko jarraipena egiten da.

Ikasleen liburuak erabiltzen dira, irakasleak ekarritako material osagarriaz lagunduta beharrezkoa izanez gero.

IRAKASLEAK INGENIARIAK eta TITULUDUNAK dira. Eskarmentu eta bokaziodunak.

Ikasgaiei buruzko ezaguera eta konfiantza handitzeaz gain, ikasleen motibazioa eta hobetzeko gogoa areagotzen saiatzen gara. Autonomiaren irizpidetik abiatuta, ikasleak beren kasa ikasteko gai izan daitezen lortu nahi dugu, etxean edo geroko azterketei begira.

Ikastetxeekin eta gurasoekin harremanetan egoten gara, ikasleak behar duten gauzetan zentratu daitezen.

Helburuak era askotakoak izan daitezke:

  • Eskola-laguntza orokorra: Gaztelania, Ingelesa, Natur Zientziak, Ekonomia, Estatistika, Gizarte Zientziak, Matematikak, Fisika, Euskara,...
  • Azterketak prestatzeko eskolak: Lehen Hezkuntzan, DBHn, BATXILERGOAN eta Selektibitatean.
  • Helduak Unibertsitatean Sartzeko edo Erdi eta Goi mailako Heziketa Zikloetan sartzeko Eskolak.
  • Eskolak euskaraz zein gaztelaniaz.
  • IKASTEKO TEKNIKEZ jabetzeko edota azterketak prestatzeko eskolak.
  • etab.

Eskola motak:

  • Taldeka: 3-5 ikasle.
  • Umeentzat, gazteentzat eta helduentzat.
  • Aurrerapena ikusteko aldizkako txostenak gurasoentzat.
  • Umeentzako ikastaro berezia (7 urtetik gorakoentzat, astean behin bakarrik etortzeko aukera).
  • Eskola partikularrak: 1-2 ikasle. Irakaslea ikaslearen mailara eta erritmora egokitzen da.
  • Goizez, eguerdiz, arratsaldez.

 

ADI: ...Kalitatezko irakaskuntza zentzuzko preziotan!!!  Emaitza bikainak, guri esker ikasleen KOPURU HANDI BATEK gainditzen du ikasturtea.

 

Argibide gehiagorako deitu 943 27 50 52 telefonora.

Zabaldu: